Saskibaloia

Bostonek eskura du NBAko titulua

91-97 irabazi du bart Los Angelesen, 24 puntugatik galtzen egon eta gero. 1-3 daude orain.

2008ko ekainaren 13a
09:36
Entzun
Boston Celticsek NBAko finaleko bere hirugarren partida irabazi du bart eta eskura dauka titulua, beste garaipen bat nahikoa izango duelako. 91-97 hartu du mendean Los Angeles Lakers gaur. Bigarren laurdenean 24 puntugatik ari zen galtzen.

Paul Pierce eta Ray Allen hegalak izan dira Bostoneko jokalaririk onenak: 20 eta 19 puntu sartu dituzte, hurrenez hurren; Kevin Garnett pibotak 16 egin ditu, James Posey hegalak 18. Lakerseko onenak: Lamar Odom pibota (19 puntu) eta Pau Gasol pibota (17 puntu eta 10 errebote); Kobe Bryant hegalak 17 puntu egin ditu.

Igande gauean jokatuko dute seigarren partida -Euskal Herriko goizean-, atzera Los Angelesen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.