Bote luze eta pasakako lehiak jokatuko dituzte larunbatean Oiartzunen

Ttur-ttur euskara elkartearen 10. urteurrenaren harira antolatu dituzte, 11:00etan hasita

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ttur-ttur Oiartzungo Euskaltzaleen Bilguneak hamargarren urteurrena bete du aurten, eta, horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbaterako. Pilotak ere izango du tarterik, bota luze eta pasakako partidak jokatuko baitituzte. 11:00etan, Plazan, bote luzeko partida jokatuko dute Zaldin eta Sorondo taldeek. Ordubete geroago, pasakaren txanda izango da, Kontzejupean. Txost eta Laxoa Elkarteak izango dira aurrez aurre. Neurketa hori eskularruz jokatuko dute. 13:00etan, ordea, eskuz jokatuko dute Nazabal-Zabalak eta Iñarrea-Etxenikek.

Ez da kasualitatea Oiartzunen jokatzea bote luze eta pasakako partidak. Izan ere, Oiartzualdea betidanik izan da oso pilotazalea eta bote luzeak berebiziko garrantzia izan du inguru horretan. Gutxienez hamar pilotari aritu izan dira bote luzean inguru horretan, nahiz eta horretarako arazoak izan —debekuak ezarri zizkieten, dirua jokatzen zelakoaren aitzakian—. Oiartzungo jokaleku nagusia Plaza da. Pasakarena, berriz, Kontzejupea. Oiartzungo pilotari famatuak laxoan eta errebotean aritzeaz gain, pasakan ere aritzen ziren. Haien artean zegoen Urtxalle handia. Gaur-egun, sarearen lotura uztaia bere lekuan dago Kontzejupean, kantxaren erdian eta 1,20 metroko altueran, iraganeko testigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.