MENDIA

BUZOIA

Mendi jarduera hautatuen agenda

2017ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mendi lasterketak

Arantza (Nafarroa). Igandean, 09:30ean. 20 kilometroko ibilbidea izango du (+1.300 metro). Informazio gehiago: Menditzulia.com

Errenteria (Gipuzkoa). San Markos mendi lasterketa, igandean, 09:30ean. 11,6 kilometro (+600 metro). Informazio gehiago: www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1824

Oñati (Gipuzkoa). Igandean, 09:00etan. 22,6 kilometroko ibilbidea (+1.868 metro). Informazioa: aloinakoigoera.wixsite.com/aloinakoigoera

Mendi martxak

Etxalar (Nafarroa). Mendi itzulia, igandean. Bi ibilbide izango dira: 24,2 kilometrokoa (+1.200m) eta 30,36koa (+1.526metro). Irteera 07:30etik 08:30era, plazatik. Informazioa: Altxata.org

Irurtzun (Nafarroa). Sakanako ibilaldi handia, apirilaren 29an, 06:00etan. Hiru ibilbide izango ditu: 54,3 kilometrokoa (+3.388 metro), 27 kilometrokoa (+1.300 metro) eta 14 kilometrokoa (+700 metro). Informazioa: www.iratxoelkartea.com/

Ondarroa (Bizkaia). Boga martxa, igandean. Lau ibilbide izango ditu: 07:00etan 54 eta 47 kilometrokoak, 08:30ean 24 kilometrokoa eta 10:30ean 11 kilometrokoa. Informazio gehiago:Boga.aurreramt.org/

Mendiko bizikleta martxak

Langraiz Oka (Araba). Badaia Bike Marathon, igandean, 09:00etan. Ibilbidea 63 kilometrokoa da (+2.100 metro).Informazio gehiago:www.rockthesport.com/evento/badaiabikemarathon2017

Lodosa (Nafarroa). Igandean, 09:00etan. Ibilbidea 52 kilometrokoa da. Informazio gehiago:Clubciclistalodosa.es/

Txakur krosa

Muskiz (Bizkaia). Euskal Herriko Txakurkros Ligako lasterketa, larunbatean, 18:00etan. Informazio gehiago: www.txakurkrosliga.com/calendario/7/es/ficha/Mello-Saria-I.-Txakurkrosa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.