CAI Zaragoza bisitari Miribillan, eta Manresara bidaia Baskoniarentzat

Eguerdian jokatuko dute bizkaitarrek (12:30, ETB 1), eta arratsaldean arabarrek, Nou Congost gaiztoan (19:00)

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbao Basketek eta Baskoniak norgehiagoka zailak jokatuko dituzte 29. jardunaldian. Bizkaitarrek neurketa errazagoa dute, itxuraz, etxean jokatzen dutelako. CAI Zaragoza hartuko dute Miribillan, azken astetan nahiko txukun ari den taldea. Zortzi onenen artean sartzeko azken aukera izan liteke gaurkoa Aragoikoentzat, hiru garaipenera baitute zortzigarren sailkatua. Bilbo Basketi dagokionez, Bartzelonan lortutako garaipen handia biribiltzeko aukera ezin hobea da. Laugarren postua nahi du Katsikarisen taldeak, eta partida aproposa du horretarako.

Baskoniak aste osoa eduki du aspaldiko partez gaurko partida prestatzeko. Epe luze horrek, ordea, berme txikia esan nahi du, arabarrek Manresan jokatzen dutela aintzat hartuz. Nou Congost ACB ligako kantxa beroenetakoa da, eta kataluniarrek garaipen parea behar dute oraindik jaitsiera arriskua guztiz saihesteko.

Baskoniak jaitsiera saihestea ez, hirugarren postua du helburu. Valentziarekin du lehia bizi-bizia, eta garrantzi handikoa da postu hori, lortzen duen taldeak finaleraino saihestuko lukeelako Bartzelona edo Real Madril.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.