CAIXABANK MASTERSA

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BIKOTEAK
Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a, Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Albisu.
EGUTEGIA
Ligaxka (uztailak 15-irailak 4). Bost jardunaldi jokatuko dituzte: lehena, uztailaren 15ean (Balmaseda), 17an (Barakaldo) eta 22an (Oñati); bigarrena, uztailaren 24an (Etxebarri), 25ean (Ermua) eta 27an (Huercanos); hirugarrena, uztailaren 29an (Getaria), 30ean (Lekunberri) eta 31n (Etxarri Aranatz); laugarrena, abuztuaren 14ko asteburuan; eta azkena, irailaren 4koan. Lehen sailkatua finalerdietan ariko da, eta azkena kanpoan geratuko da. Beste lau bikoteek kanporaketa jokatuko dute.
Kanporaketa (Irailak 9-11). Ligaxkako bigarren sailkatuek bosgarrenen aurka jokatuko dute, eta hirugarrenek, laugarrenen kontra. Bi bikote irabazleak eta galtzaileen artean tanto gehien egiten dutenak pasatuko dira finalerdietara.
Finalerdiak (Irailak 30). Ligaxkako onenek kanporaketako hirugarren sailkatuen aurka jokatuko dute, eta kanporaketako onenek, bigarrenen kontra.Nafarroan Arenan izango dira partidak.
Finala (Urriak 2). Finalerdietako irabazleak, Nafarroa Arenan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.