saskibaloia

Caja Laboral-Bilbao Basket Espainiako Kopan

Irabazleak Bartzelona-Joventutekoaren kontra jokatuko du finalerdietan. Otsailaren 10-13 artean izango da Kopa, Madrilen.

2011ko urtarrilaren 17a
19:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal derbia izango da Espainiako Kopako final-laurdenetan, Caja Laboral Baskoniak eta Bizkaia Bilbao Basketek elkarren aurka jokatuko dutelako (otsailaren 10ean, 21:30ean), gaur Madrilen egindako zozketak erabaki duenez. Azkeneko hiru urtean bi aldiz izan da bien arteko lehia Kopan -2008an eta 2010ean-; bietan, Baskonia garaile.

Aurtengo beste final-laurdenak: Bartzelona-Joventut (otsailak 10, 19:00), Real Madril-Kanaria Handia (otsailak 11, 19:00) eta Valladolid-Valentzia (otsailak 11, 21:30).

Caja Laboral-Bilbao Basketeko irabazleak Bartzelona-Joventutekoaren aurka jokatuko du finalerdietan (otsailak 12, 18:00). Beste finalerdia egun berean izango da, 20:30ean. Finala otsailaren 13an, 18:00etan.

Madrilen jokatuko dute Kopako fasea. Iaz Bartzelona izan zen txapeldun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.