Cancellara eta Armitstead irabazle Strade Bianche klasiko gogorrean

TXIRRINDULARITZA. Strade Bianche izaten da, urtero, udaberriko klasikoen hasiera, eta erakustaldi ederrak eman zituzten atzo bai Fabian Cancellarak (Trek), gizonezkoetan, bai Lizzie Armitsteadek (Boels Dolmans), emakumezkoetan. Pistako Munduko Txapelketan, berriz, Tania Calvo final-zortzirenetatik kanpo gelditu zen abiadura proban; Irene Usabiaga, 17. puntuazio proban; eta Leire Olaberria, 14. doa omniumean, lehen bi probak jokatuta —gauean jokatu zen hirugarrena—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu