Italiako Giroko sailkapen nagusiko aurrealdean aldaketa izan da gaurko etaparen ondorioz, nahiz eta Denis Mentxovek lidergoan jarraitzen duen. Danilo di Lucak segitzen du bigarren postuan -39 segundora-, eta orain hirugarren Carlos Sastre da. Hain zuzen, honek irabazi du gaur Giroko 16. etapa (Pergola-Petrano, 237 kilometro), azkeneko mendatean erasoa jota; 2.19ra dago orain.
Mendiko etapa izan dute, luzea eta gogorra, Giroko garrantzitsuenetakoa. Di Luca, Sastre, Ivan Basso eta Mentxovek hainbat ihesaldi egin dituzte, eta azkenean Sastrek lortu du garaipena. Bigarren Mentxov izan da -25 segundora-, Di Luca hirugarren -26ra-.
Bihar, itzuliko bigarren atseden eguna izango dute. Etzi, 17. etapa, laburra: Chieti-Blockhaus (83 kilometro). Maila bereziko mendatean bukatuko da.
Igandean amaituko da Giroa, Erroman, 14,4 kilometroko erlojupekoarekin.
giroa
Carlos Sastre irabazle Giroan
Denis Mentxovek segitzen du lider eta Danilo di Lucak bigarren. Hirugarren postuan Sastre dago orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu