Carlos Tobalina hamargarren izan da Amsterdamen
ATLETISMOA. Carlos Tobalina 10. izan da Europako Txapelketetako pisu jaurtiketa proban. Herenegun jokatu zuen finala, eta ez zuen bere onena eman, ez baitzen pasatu 19,85 metroetatik. Sailkatze fasean, 20,16ko jaurtiketa egin zuen. Bestalde, Ivan Fernandezek azkenean ez zuen parte hartu maratoi erdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu