Behobia-Donostia

Castillejo eta Merino irabazle, aurten ere, Behobia-Donostian

Camilo Santiago izan da bigarren gizonezkoa, eta euskal herritar bat hirugarrena: Iraitz Arrospide. Bigarren emakumezkoa Maria Noguero, eta hirugarrena, Dolores Marco.

2017ko azaroaren 12a
11:46
Entzun

1:00:37 denbora behar izan du Castillejok ibilbidea lasterka egiteko, eta 11 minutu geroago iritsi da Aroa Merino, aurreneko emakumezkoa.

1:11:05. Hirugarrenez irabazi du lasterketa Castillejok, eta bigarrenez Merinok.

Urtero bezala, festa handia izan da Behobia-Donostiako lasterketa. 30.192 korrikalari zeuden izena emanda, horietatik %23,89 emakumeak.

[youtube]https://youtu.be/_AypYJnOUBY[/youtube]

Lasterketa egitera joan direnez gain, urtebro bezala, asko dira lagunak animatzera joan direnak ere.

Junior mailan Iker Anglada izan da lehen gizonezkoa, Jon Aperribai bigarrena, eta Manex Bueno hirugarrena. Izaro Perurena lehen emakumezkoa, Leire Meras bigarrena, eta Marta Martín-Mora hirugarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.