Castro, Hondarribia eta Lapurdi, irabazle
Beste hiru estropada ere jokatu ziren atzo. KAE 1 ligan, Plentzian, Castrok irabazi zuen, Deusturen eta Hondarribia Bren aurretik. Sailkapenean, San Pedrok hamarna puntu ateratzen dizkie Arkoteri eta PedreƱari. KAE 2 ligan, Castro Urdialesen (Espania), Lapurdi izan zen irabazle, Mutrikuren aurretik, eta sendo segitzen du lehen postuan. Leku berean, Hondarribia liderrak irabazi zuen ETE ligan. Bihar, KAE 1eko taldeak Castro Urdialesen ariko dira (18:00etan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu