Castroviejo, podiumetik kanpo

Bizkaitarra bosgarren sailkatu da Espainiako Txapelketako erlojupeko proban; Luis Leon Sanchezek irabazi du

Erredakzioa
Donostia
2010eko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jonathan Castroviejo (Euskaltel-Euskadi) Espainiako Txapelketako erlojupeko proba irabazteko faboritoen artean zegoen, baina podiumetik kanpo geratu zen azkenean bizkaitarra. Denborarik onenetan bosgarrena egin zuen getxoztarrak Villarrobledon (Espainia) jokatzen ari diren txapelketetan. Luis Leon Sanchezek (Caisse d'Epargne) irabazi zuen proba, 43.34 minutuko denborarekin, Jose Ivan Gutierrez taldekidea sailkatu zen bigarren, 41 segundora, eta Ruben Plaza taldekidea hirugarren, 58 segundora. Caisse d'Epargneko hiru txirrindulari sailkatu ziren lehen hiru postuetan.

Luis Leon Sanchezengandik 1.28 minutura sailkatu zen Castroviejo, Gustavo Cesar Velosoren (Xacobeo Galicia) denbora berbera eginda. 36,3 kilometro zeuzkan atzoko erlojupekoak, eta lehen erreferentzia puntuan jada Luis Leon Sanchezekiko 48 segundo galdu zituen Castroviejok. Arkaitz Duranek (Footon-Servetto), berriz, denborarik onenetan bederatzigarrena lortu zuen, Luis Leon Sanchezengandik 2.55 minutura.

Gaur emakumezkoen errepideko proba jokatuko da, eta Leire Olaberria ageri da faboritoen artean. Ormaiztegiarrak erlojupeko proba irabazi zuen herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.