Dakar rallya utzi behar izan du Oscar Romero arabarrak, arazo mekanikoekin

Oscar Romero, Yamaha motoan, Dakar rallyko bosgarren etapan. M. ALIPAZ / EFE.
2017ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RALLYAK. Zortzigarren etapan amaitu da Oscar Romeroren ibilbidea Dakar rallyan, Uyuni (Bolivia) eta Salta (Argentina) artean. Arabarrak arazo mekanikoak izan zituen herenegun, eta, laguntzarik gabe, konpondu ezinik gelditu zen. Eguraldi txarrak eraginda, lur-jausiak izan ziren ibilbidean, eta horregatik ez zuen jaso laguntzarik. 42 urterekin, Romero lehen aldiz ari zen parte hartzen Dakar rallyan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.