Dani Ruiz iruindarrak gaur egingo du debuta 125 cc-koan

31. izan da Jerezko Sari Nagusiko entrenamendu saioan; Efren Vazquez, berriz, 4. izan da, eta podiuma dauka begiz jota

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
2011ko Motoziklismo Txapelketako bigarren sari nagusia jokatuko da gaur Jerezen, eta125 cc-ko lasterketan bi euskal motoziklista ariko dira: Efren Vazquez (Derbi) eta Dani Ruiz (Honda). Bilbotarra laugarren postutik abiatuko da, lehen lerroan, eta podiumera igotzea da haren helburua. Hori bai, ez du lan erraza izango, Cortese (Apr.), Terol (Apr.) eta Faubel (Apr.) gainditu beharko dituelako. Gainera, herenegungo entrenamenduetan erori egin zen. Ruizek, berriz, lehen proba izango du, eta ahalik eta lan onena egitea da iruindarraren asmoa. Proba 11:00ean hasiko da (TVE1).

GP Mailako lasterketan (14:00), Casey Stoner (Honda) abiatuko da lehen postutik, Dani Pedrosaren (Honda) eta Jorge Lorenzoren (Yamaha) aurretik. Stoner jaun eta jabe izan zen atzoko entrenamendu ofizialetan, eta bera da irabazteko faborito nagusia. Qatarren australiarrak irabazi zuen, eta konfiantzaz gainezka dago. Atzoko saioan eroriko asko izan ziren, eta arazoak izan zituzten gurpilekin. Valentino Rossik (Ducati), esaterako, buruhauste bat baino gehiago izan zuen, eta hamaikagarren irtengo da gaur. Gurpilekin asmatzea izan daiteke gaurko gakoetako bat.

Moto 2 mailan (12:00), azkenik, Stefan Bradl alemaniarra (Kalex) abiatuko da lehen postutik, bera izan baitzen onena entrenamenduetan. Itzulirik azkarrena alemaniarrak lortu zuen, eta ustekabekoa eman. Bigarren Yuki Takahashi japoniarra (Moriwaki) irtengo da, eta hirugarren, Thomas Luthi suitzarra (Suter).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.