mendi lasterketa

Daniel Agirrek irabazi du Euskal Herriko Mendi Erronka lasterketa

Elena Calvillo izan da lehen emakumezkoa.

Agirre, helmugara iritsi denean. EHKO MENDI ERRONKA
2015eko maiatzaren 30a
14:17
Entzun

Daniel Agirrek irabazi du aurtengo Euskal Herriko Mendi Erronka. Javi Dominguez eta Xabier Zarranz izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postua eskuratu duten gizonezkoak.

Nesketan Elena Calvillo izan da lehena; kilometro bertikalean ere bai. Haren atzetik sartu dira helmugan Izaskun Zubizarreta eta Leire Martinez. 

Seirehun parte-hartzaile inguru irten dira 65 kilometroko (+3.500 metro) mendi lasterketan. Leitzan hasi, eta Pagozelai, San Migel eta Lekunberri igaro ondoren, Leitzako plazan bukatuko dute.

Lasterketak izen eta maila handiko irabazleak izan ditu bi urteotan, Euskal Herrian eta nazioartean nabarmentzen diren korrikalariak: Iker Karrera, Leire Agirrezabala, Anjel Arrieta eta Leire Fernandez gaztea. Iaz, Marco Olmo beterano italiarra ere animatu zen parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.