David Secok hilaren 26an esango du agur, Busturian

2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZIKLO-KROSA. Festa handi batekin esango du agur David Secok, hilaren 26an, Busturian (Bizkaia), bere jaioterrian. Bizkaitarrak 17 urte igaro ditu profesionaletan, eta bera izan da Euskal Herriko ziklo-kroslaririk onena. Ciclo Cross Shox David Seco izena jarri diote ikuskizunari, eta hainbat lasterketa izango dira, ume, heldu zein profesionalentzat. Txirrindulari ezagun asko elkartuko dira Busturian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.