Gaur egiaztatu da: Iñigo Diaz de Zerio aurrelariak Athleticen jokatuko du datorren denboraldian. 2013ra arteko kontratua egin du, 50 milioi euroko klausularekin. Gaur bukatu zaio Realarekin zeukan kontratua, eta jokalariak berak apirilerako esan zuen ez zuela berrituko.
Bihar 12:00etan egingo dute aurkezpena, Bilbon, Ibaigane Athleticen egoitzan.
Beti Realean jokatu izan du De Zeriok (Donostia, 25 urte). Aurten lesio larria izan du -bernezurra hautsi zuen joan den azaroaren 8an, Eibarren kontra-, eta osatze lanetan da oraindik.
Iaz Espainiako Bigarren A Mailan hamasei gol sartu zituen. Denboraldi honetan, min hartu aurretik, lau zeramatzan. 2006-2007an igo zuten lehen taldera, hau Lehen Mailan zela; zazpi gol egin zituen De Zeriok.
Futbola
De Zerio, Athleticera 2013ra arte
Realeko aurrelari ohia bihar aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu