FUTBOLA

Didac Vila, Eibarrera

Hegalekoak urtebeterako jokatuko du Eibarren, utzita.

Didac Vila. TONI ALBIR / EFE
2014ko abuztuaren 26a
14:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadi Irratiak iragarri duenez, Didac Vila atzelari kataluniarrak Eibarren jokatuko du ekainera arte, Milanek utzita. Gaur igaro du berriro ere osasun azterketa, orkatilan min hartuta egon ostean.

Espanyoleko harrobian hazi zen Vila, eta 2011n Milanera joan zen, lau milioi euroren truke. Espanyolera itzuli zen, utzita. Iragan sasoian Betisen aritu da, eta hamalau partida jokatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.