Dideriksen eta Mohoric nagusi Florentzian
Amalie Dideriksen danimarkarrak irabazi zuen atzo Munduko Txapelketako emakumezkoen junior mailako errepideko proba, Anastasia Iakovenko errusiarrari eta Olena Demidova ukrainarrari aurrea hartuta (32. izan zen Lierni Lekuona). Gizonezkoen 23 urtez azpikoetan, Matej Mohoricek (Eslovenia), Louis Meintjesek (Hegoafrika) eta Sonder Engerrek (Norvegia) osatu zuten podiuma. Mikel Iturriak eta Haritz Orbek ez zuten amaitu proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu