Dimititzekotan da Mori, adierazpen matxisten harira

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
OLINPISMOA. Yoshiro Mori Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako arduradun nagusiak garesti ordainduko ditu joan den astean egin zituen iruzkin matxistak. Makina bat kritika egin dizkiote ordutik, eta, horren ondorioz, Morik dimititzeko asmoa du. Gaur bertan egin dezake ofizial, antolakuntza batzordeak izango duen bileraren ostean.

Japoniako Olinpiar Batzordeak %20tik %40ra igo nahi du emakumezko kide kopuruaren portzentajea, eta, horren harira, Morik esan zuen aurrerantzean bilerak «luzeagoak» izango zirela, «emakume batek hitz egiten duenean beste guztiek ere hala egin nahi izaten baitute».

Besteak beste, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) gaitzetsi egin zuen Morik esandakoa. «Morik esandakoak talka egiten du NOBk dituen konpromisoekin eta 2020 Olinpiar Agendan egiten ari den aldaketekin. NOBk lanean jarraituko du genero parekidetasunaren, elkartasunaren eta diskriminaziorik ezaren alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.