Dimitri de Fauw pistako txirrindulari flandriarrak bere buruaz bertze egin du, Belgikako Sporza webguneak erran duenez. Duela hiru urte, Ganteko belodromoko (Flandria) proba batean erorita hil zen Isaac Galvez katalanarekin talka egin zuen txirrindularia da.
De Fauw -28 urte- depresioan erori zen gertakari hartatik, Sporza webguneak dioenez. Galvezen heriotzaren ondotik, "lur jota" zegoela adierazi zion De Standaard Flandriako egunkariari, eta "mundu guztia" istripuaz mintzo bazen ere, haren izena "leku guztietan" agertzen zenaz kexu zen.
Pistako sei eguneko probetan espezialista zen eta Belgikako txapeldun izan zen modalitate ezberdinetan.
Aste honetan bertan, Grenobleko Sei Egunetan (Frantzia) parte hartu zuen.
Txirrindularitza
Dimitri de Fauw txirrindulariak bere buruaz bertze egin du
Duela hiru urteko lasterketa batean erorita hil zen Isaac Galvezekin talka egin zuen txirrindularia da. Belgikako webgune batek dioenez, depresioan erori zen orduz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu