Dopinaren aurkako erakundea sortuko du Jaurlaritzak

Dopinaren aurkako lege aurreproiektuan ageri da asmoa, federatu gabeko kirolariak ere kontrolatuko dituena

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Jaurlaritza dopinaren aurkako euskal agentzia sortuko du. Blanca Urgell Kultura sailburuak atzo aurkeztu zuen dopinaren aurkako legea, Gobernu Batzordean onarturikoa, eta bertan ageri da dopinaren aurkako borroka zuzenduko duen erakundea sortzea. Legearen beste berritasuna federatu gabeko kirolariei dopin kontrolak egin ahal izango zaizkiela da, kasu horietan proba desberdinetako antolatzaileei jakinaraziko zaie bukaeran dopin kontrolak egingo direla.

Legea indarrean sartzean federatu eta federatu gabeko kirol probetan egingo dira kontrolak, eta 50.000 euro arteko isunak jarri ahal izango dizkiete dopin sustantziak banatzen dituzten medikuei. Kirolarientzat, berriz, 3.000 eta 12.000 eurora arteko isunak izango dira. Zentzu horretan, sailburuak aurreratu zuenez, agentziako kideek tentuz aukeratuko dituzte kirolariak.

Urgellen ustez, dopina «osasun publiko arazo» bihurtu da, eta horregatik bultzatu dute legea. Jaurlaritzako kirol zuzendaritzak iturriek atzo jakinarazi zutenez, legea indarrean sartu aurretik 140 kontrol egin dituzte proba desberdinetan, eta hamahiru kasutan emaitza «atipikoak» aurkitu zituzten, eta horietatik bost, positiboak —hiru kalamuarekin eta bi EPOarekin—.Era berean neurri prebentiboak indarrean jarriko dituzte kirolariak sentsibilizatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.