Europako Batzordeak Athletic eta Osasuna ikertuko ditu, elkarte anonimo ez izateagatik zerga abantailak izan ote dituzten argitzeko. Baina ez du ikertuko San Mames berriaren finantzaketa. «Ez dago San Mames auzirik», esan zuen atzo Joaquin Almunia EBko Lehia komisarioak.
EBk elkarte anonimo ez diren klubak ditu jomugan. Ez da atzoko kontua. Bi urte joan dira Bruselara Espainiako Ligako zenbait talderen aurkako salaketa iritsi zenetik. Zorrak izan arren, estatuen diru laguntzak jaso eta zergetan onurak zituztela salatzen zen bertan. Zehaztu gabe dago nork egin zuen salaketa, baina ezaguna da hainbat talde, Bayern Munich tartean, Espainiako ligako taldeek zituzten abantailen aurka zeudela. Eta lehia horrek erdian harrapatu ditu Athletic eta Osasuna, Bartzelona eta Real Madril bezala, ez direlako elkarte anonimo—1990eko Espainiako Kirol legeak hori egitea ahalbidetu zien—. Zergetan %30 ordaindu beharrean, %25 ordaintzen dute, %21 Athleticen kasuan. Abantaila horrekin amaitu nahi du EBk.
EBk ikerketatik kanpo utzi du San Mames berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu