Efren Vazquez, laugarren

Gidari bilbotarra bigarren lerroko lehen postutik irtengo da gaur Mugellon, Italiako Sari Nagusian

Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gertu, baina ez nahikoa. Efren Vazquez (Derbi) pilotu bilbotarra ez da gaur lehen lerrotik abiatuko Mugellon,Italiako Sari Nagusiko 125 cc-mailan. Vazquezek laugarren sailkatu zen atzo azkeneko saio ofizialetan. Sergio Gadea kataluniarra (Aprilia), Luis Salom balearra (Aprilia) eta Johann Zarco frantziarra (Derbia) izan zituen aurretik. Zarcorentzat izan zen pole-a, euriak baldintzatutako entrenamenduetan.

Beste mailei dagokienez, MotoGPn, txapelketako liderrak, Casey Stoner australiarrak lortu zuen pole-a, Ben Spies estatubatuarraren (Yamaha) eta Marco Simoncelli italiarraren aurretik (Honda). Moto2n, berriz, Marc Marquez kataluniarra (Suer) izan zen azkarrena, eta bera irtengo da gaur lehen postutik. Alex de Angelis sanmarinoarra (Motobi) eta Bradley Smith ingelesa (Tech 3) irtengo dira haren haren atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.