Euriari eta hotzari aurre egin diote gaur Donostiako Lilatoian parte hartu duten 5.000tik gora emakumeek. Antolatzaileen arabera, parte hartzeak %25 egin du gora aurreko urteekin alderatuta.
Maitane Gerrero hernaniarrak egin du denbora onena (18 minutu eta segundo bat) senior mailan; beteranoetan, berriz, Zizurkilgo Lourdes Artola izan da nagusi.
27. Lilatoian talde jendetsuenak saritu dituzte, eta Bergarako Kilometroak 2016 taldeak lortu du parte hartzaile gehien biltzea. Guztira 116 kide elkartu dira Lilatoian. Colegio Mayor Jaizkibel taldeak eskuratu du bigarren saria, 79 kiderekin: eta Eibarko taldeak hirugarrena, 57 kiderekin.
Lasterketa baino gehiago
Lilatoia, ordea, lasterketa baino gehiago da, aldarria da. Horiek hala, beste hainbat ekimen antolatu dituzte lasterketaren aurretik eta ondoren. Besteak beste, lila-poteoa eta dantza saioa.
Aupa neskak! @Lilaton1@irutxulopic.twitter.com/87US4uok4G
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) 2016(e)ko martxoak 6