EHU Gipuzkoa ezustekoa emateko zorian egon da
SASKIBALOIA. EHU Gipuzkoa ezustekoa emateko zorian egon zen atzo, 73-76 galdu baitzuen Perfumerias Avenida lider ahaltsuaren aurka. Gipuzkoarrak zazpi punturen aldearekin irabazten iritsi ziren azken laurdenera, baina ezin izan zioten aldeari eutsi. Foraste (23 puntu) eta Novo (21 puntu, 11 asistentzia eta 8 errebote) izan ziren onenak. EHU Gipuzkoa 10. sailkatua da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu