Eibar

Eibarrek kontratua berritu die Mendilibarri eta Garagarzari

Beste urtebeterako da akordioa. De Blasik, berriz, ez du taldean jarraituko.

jarraia185077.jpg
2020ko uztailaren 31
11:53
Entzun

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak beste urtebetez jarraituko du Eibarren. Talde armaginak komunikatu baten bidez eman du albistearen berri. Beraz, Zaldibarko entrenatzaileak bosgarren denboraldia egingo du jarraian. Orain arte, 207 aldiz zuzendu du Eibar lehen mailan: 68 partida irabazi, 54 berdindu eta 85 galdu dituzte bere aginduetara. Mendilibarrekin batera, bere talde guztiak ere jarraituko du. Gainera, Andoni Azkargorta bigarren entrenatzaileak hiru urteko kontratua sinatu du.

Mendilibarri ez ezik, Fran Garagarza kirol zuzendariari ere berritu dio kontratua Eibarrek, hari ere beste urtebeterako. Baita ere harekin batera idazkaritza teknikoan lanean ari den Mikel Martijari. Hala, Garagarzak 10 urte beteko ditu karguan. Akordioak klausula bat jasotzen du, eta horren arabera bi aldeek 2021eko martxoaren 31 baino lehen adostu beharko dute hurrengo kontratu berritzea.

Kontratua berritu ez duena Pablo De Blasis jokalaria izan da. Hegaleko jokalariak 58 partida jokatu ditu, bi denboralditan, eta zazpi gol sartu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.