Elezkano II.a eta Untoria, Bigarren Mailako finalean
ESKU HUSKA. Danel Elezkanok 22-12 irabazi zion atzo Arrigorriagan (Bizkaia) Aitor Mendizabali, Bigarren Mailako Banakako Txapelketako azken finalerdian. Mendizabal III.a indartsu hasi zen (4-9), baina Elezkano II.a suspertu egin zen. Nola, gainera. 18-3ko partziala lortu zuen, eta aise irabazi. Alvaro Untoria izango du aurkari finalean datorren larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu