TXIRRINDULARITZA

Emakumeen Bira, UCI World Tourren egutegian

2018ko proben egutegia jakinarazi du Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak. Tartean da Bira.

Annemiek Van Vleuten, Aralarko helmugan, aurtengo edizioan. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 29a
17:06
Entzun

Aurtengo egutegiarekin alderatuta, beste hiru lasterketa gehitu ditu Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak UCI World Tourren 2018an; Flandriako La Panneko Hiru Egunak, Emakumeen Bira eta Guanxiko (Txina) Itzulia. Maiatzaren 19tik 22ra bitartean izango da Emakumeen Bira datorren urtean. 23 proba eta 52 lehiaketa egun izango ditu UCI World Tourren egutegiak 2018an.

1988az geroztik egiten dute Emakumeen Bira, eta txirrindularitzako txapeldun handiek hartu izan dute parte; esaterako, Marianne Vos bi ediziotan nagusitu zen (2008 eta 2011), eta Jeannie Longo 1995ean. Aurtengo edizioan, Ashleigh Moolman-Pasio izan zen garaile.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.