txirrindularitza

Eneritz Iturriagaetxebarriak 25. egin du Mundialeko erlojupekoan

Kristin Armstrongek irabazi du. Noemi Cantele eta Linda Melanie Villumse izan dira bigarren eta hirugarren.

2009ko irailaren 23a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Eneritz Iturriagaetxebarriak (Abadiño, Bizkaia; 1980) 25. bukatu du gaur Mendrision (Suitza) elite mailako Munduko Txapelketako erlojupekoan, Kristin Armstrong irabazletik hiru minutu eta 44 segundora. 26,8 kilometroko proba korritu dute.

Gustura bukatu du Iturriagaetxebarriak. "Ez nago erabat pozik baina erlojupeko ona egin dut, nahiz eta uste nuena baino gogorragoa egin zidan". 2006an 29. egin zuen. Larunbat goizean errepideko proban lehiatuko da.

Gaurko proba aise irabazi du Armstrong egungo olinpiar txapeldunak. Jeannie Longoren lana ere, aipatzekoa: 51 urte egitear da eta hamargarren amaitu du.

Gaurko sailkapena

1. Kristin Armstrong (AEB) 35.26.09 (45,379 kilometro orduko).

2. Noemi Cantele (Italia) 55era.

3. Linda Melanie Villumsen (Danimarka) 58ra.

4. Judith Arndt (Alemania) 1.24ra.

5. Christiane Soeder (Austria) 1.28ra.

6. Amber Neben (AEB) 1.29ra.

7. Tatiana Antoshina (Errusia) 1.31ra.

8. Tara Whitten Tara (Kanada) 1.33ra.

9. Karin Thürig (Suitza) 1.38ra.

10. Jeannie Longo (Frantzia) 1.48ra.

(...) 25. Eneritz Iturriagaetxebarria (Euskal Herria) 3.44ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.