Jaka 22-21 Artola

Erik Jakak finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du

15-18 atzetik izan da, eta markagailua irauli du. Datorren astean Ezkurdiaren aurka jokatuko du, Eibarren.

Erik Jaka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko maiatzaren 8a
20:20
Entzun

Iñaki Artolak eta Erik Jakak kanporaketa kutsuko partida bat jokatu dute gaur Bilbon. Finalerdietarako txartela zegoen jokoan, eta Jakarentzat izan da saria (22-21). Ezkurdia izango du hurrengo aurkari, gaur zortzi, Eibarren (Gipuzkoa).

2020. urteko txapeldunak markagailua irauli behar izan du: 15-18 atzetik zen, eta fisikoki Artola hobeto zegoela zirudien arren, bere akatsek kondenatu dute alegiarra. 21-19 aurreratu da Jaka, eta Artolak neurketa berdintzea lortu duen arren, Jakarentzat izan da azken tantoa. Neurketa gogorra jokatu dute bi pilotariek.

Koadroaren beste aldean, atzo lortu zuen finalaurrekoetarako sailkatzea egungo txapeldunak, Jokin Altunak, Zabaletari egurra emanda (22-5). Altunak, ondo bidean, Unai Laso izango du aurkari, hark etzi erabakiko baitu jokatuko duen ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.