Lau t'erdiko finalaz haratago, atzelariak dira albiste Aspe enpresan. Xabier Erostarbe atzelari urretxuarrak gaur egingo du debuta, bere herrian bertan. Altuna III.arekin jokatuko du, Irribarria eta Barriolaren aurka. Erostarbek 21 urte ditu, eta 1,90 metro da luze. Astelehenean jokatuko du bigarren partida, Eibarren, Astelena pilotalekuan.
Astelenan atzo ibili zena, baina entrenamendua egiten, Jose Javier Zabaleta izan zen. Binakako txapelketa heldu den asteartean aurkeztuko dute, Zumaian (Gipuzkoa), eta Etxarri-Aranazko atzelaria garaiz sendatuko den itxaropena dute Aspen. Garatxoa du eskuan, eta hura takoekin saihesteko moduak begiratzen ari da. Zabaletak maiatzean jokatu zuen azken partida.
Erostarbek debuta, eta Zabaletak entrenamendua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu