ERREAKZIOAK

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
«Zentzugabea iruditzen zait gertatu zena. Garitano zintzoa izaten saiatzen ari da. Euskaraz galdetzen badiote, euskaraz erantzuten duzu, eta ingelesez galdetzen badizute, ingelesez erantzuten duzu.Ez dut ikusten arazo handirik, tira, bai, jende batek duen intolerantzia puntu hori».

Ernesto Valverde

Athleticeko entrenatzailea

«Hizkuntza eta kultura ezberdinen mundu batean bizi gara, eta mundu guztiari zor zaio errespetua. Nik ez dut arazorik kazetariek euskaraz galde diezaidaten, ezta ere nire erantzunak euskarara itzul ditzaten».

David Moyes

Realeko entrenatzailea

«Gure elkartasun osoa du Eibarrek, eta eskatzen dugu ez dadila berriz halako jarrerarik izan. Halako gertaerek zuenganako gure maitasuna areagotzen dute. Espero dugu Lehen Mailan segi dezazuen».

Carles Villarrubi

Bartzelonako lehendakariordea

«Bikain iruditzen zait Gaizka Garitanok egindakoa. Bere hizkuntzan ezin erantzutea, hori bakarrik behar genuen!».

Luis Enrique

Bartzelonako entrenatzailea

«Lehenago edo beranduago lortuko dugu guztiek uler dezatela mundu batean dauden mila hizkuntzetan hitz egin daitekeela. Eta katalana horietako bat da. Hizkuntza bat ez bada ulertzen, bada, itzuli egiten da, eta kito».

Pep Guardiola

Bayern Municheko entrenatzailea

«Txapela kentzeko modukoa Gaizka Garitanok egin duena, baita Almeriako prentsa arduradunak egin duena ere».

Iraia Iturregi

Athleticeko jokalaria

«Txalogarria izan da Gaizka Garitanok igandean Almerian erakutsitako jarrera, euskaraz bizitzeko nahia praktikara eraman baitu. Euskaraz bizitzeko hautuaren aldeko asmo sendoa erakutsi du, eta asmo hori babestu eta hedatu egin behar da. Gutariko bakoitzak halako zerbait egingo balu bere egunerokoan, gauza asko aldatuko lirateke»

Paul Bilbao

Kontseiluko idazkari nagusia

«Bikain Garitano eta Almeriako prentsaburua. Hizkuntz aniztasuna onartu gabeko kontua da askorentzat Espainian. Bada zereginik.Gaizkarena: erabili!»

Patxi Baztarrika

Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuordea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.