Reala

Errealeko Oskitz Estefania arrakastaz operatu dute, eta sei hilabetez ez du futbolean jokatzerik edukiko

Errealeko jokalari Oskitz Estefaniari arrakasta handiz egin diote ezker belauneko lotailuko ebaketa, Korean izandako lotailu gurutzatuaren haustura sendatzeko. Hurrengo astean errekuperazio lanarekin hasiko da Pasaiako aurrelaria, eta sei hilabetez ez du jokatzerik edukiko.

2005eko abuztuaren 1a
18:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Errealeko aurrelaria, Oskitz Estefania, belauneko lotailutik arrakastaz operatu dute Escobar eta Atxandalabaso doktoreek, Donostiako Poliklinikan artroskopiarekin egin dioten ebaketan. Pasaiako gazteak ez du sei hilabetetan jokatzerik edukiko, eta ebaketatik osatzeko, datorren astetik aurrera errekuperazio lanarekin hasi beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.