ERRUGBIA. Adio urteko lehen finalari, eta ongi jokatu gabe

Miarritzek ez du Sud Radio Challengeko finala jokatzeko txartela lortzerik izan, Castresek merezimenduz irabazi diolako

DONOSTIA
2003ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Perpinyaren aurka partida ona eginda lortu zuen Miarritzek Sud Radio Challengeko finalerdira sartzea, baina atzo ez zuen partida ona egin Castresen aurka. Castresek hiru entsegu egin zizkion, eta bi lehen zatian. Lapurtarrek baloi askotxo galdu zuten paseetan zehaztasun faltagatik. Bestetik, behar baino zigor kolpe gehiago ere egin zuten, eta Dalla Rivak ez zuen barkatu, bigarren zatian bi hagetaratze aukera galdu bazituen ere.

Lehen zatian kontra ukan zuen haizea Miarritzek, baina lehen oren laurdenean 3-6 aitzineratu zen. Hiru minutu geroago, ordea, Sadourny bizi sartu zen, jokalari gehiago zirela baliatuta (10-6). Bigarren entsegua Tunik egin zuen Fromentekin konbinaketa ona eginda (20-6).Bigarren zatia 23-11 hurbildu ziren lapurtarrak. Tonitak baloia marraz bestalde pausatu zuen, uztartze-laxoa egin ondoan. Handik aitzin, Castres nagusitu zen. Miarriztarrek 3 asteko atsedena ukanen dute, eta hurrengo partida Grenobleren aurka.

CASTRES 34

MIARRITZE 13

Lehen zatian: 20-6.

Castres: Fitzpatrick, Vigneaux, Galasso; Barrier, Nallet (Spanghero, 41); Froment, Taussac, Deen; Albouy, Sadourny; Lhande, Raffault, Roque, Tuni; Dalla Riva.

Miarritze: Minassian (Balan, 41), Gonzalez (kap.), Avril; Manent, Couzinet; Soucaze (Tonita, 41), Baget, Milheres; Dupuy (Mazas, 58), Maillard; Bidabe, Stcherbina, Bousses (Tiebolt-Lacroix, 58), Marlu; Gobelet.

Markagailua: Castres. Hiru entsegu: Sadourny (18.m.), Tuni (39.m.), Vigneaux (80+2). Bi transformaketa (18. eta 39.m.) eta bost zigor kolpe (5., 28., 44., 75. eta 78.m.): Dalla Riva. Miarritze. Entsegu bat: Tonita (57.m.). Transfomaketa bat, zigor kolpe bat (10.m.) eta drop bat (16.m.): Maillard.

Epailea: Gastou.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.