Luzaroan hitz egingo da lapurtarrek larunbateko partida galtzeko arrazoien inguruan: lehen zatiko oren erdian entseguren bat egin behar zutela erasoan hainbeste aritu ondoren; zorte txarra ukan zutela, Lievremontek, Bidabek eta Hariñordokik min hartu zutelako eta Olibeau eta Bousses hamarna minutuz zigortuta egon zirelako merezimenduz; Augustek 3. lerroan jokatu behar izan zuela partidaren amaieran, nekatuta zegoela eta bere ohiko postua ez delarik.Hainbat galdera ere egin daiteke; honoko hau, esaterako: zergatik egin zuen Gonzalezek Stadek eginiko lehen entseguko eskaseko sakea eta ez Augustek (Jamesek lapurtu egin zuen baloia)?.Fabien Galthie Stade Françaiseko entrenatzailea Miarritzeri buruz mintzo da: «Entseguak egiteko aukera gehiago ukan zuten. Ez dakit ba ote zuten ahalmenik partida erabakitzeko eta urrunago heltzeko aukera ukan zutenean? Egia da 6-17 ari zirela irabazten, baina hura ez zegoen amaituta».
Top 16ari ekingo dio Castresen aurka larunbatean
Baina horrek guztiak ez du dagoeneko erremediorik, eta aitzina jarraitu besterik ez dute lapurtarrek. Top 16arekin jarraitu behar dute, eta bost partida geratzen zaizkie amaitzeko. Castres hartuko dute heldu den larunbatean (17:30). Hori irabazita lortuko dute erabat finalerdietara sartzea. Gero, etxetik at Bourgoin eta Montferrandenaurka jokatuko du, eta etxean, Montpellier eta Perpinya taldeen aurka.
Paxkal Ondarts Miarritzeko jokalari ohia da, eta Parisen izan zen larunbatean; Miarritzeren epe laburreko geroaz dihardu: «Aitzina jarraitu behar du. Hurrengo partidan hamabostekoa pitin bat aldatu, taldeari freskotasuna emateko, eta Top 16ko finalerdia jokatu behar du, Staderi ordainekoa emateko»Thomas Lievremont kapitaina izateaz gain, taldeko arima da, eta aitortu du berari, entrenatzaileei eta agintariei dagokiela jokalariak animatzea: «Bistan da. Iaz, Tolosaren aurka Heineken Kopako finalerdietako kanporaketa galdu ondoan, taldeak behera egin zuen. Horregatik, ahalik eta azkarrena altxatu behar dugu burua, eta tinko jarraitu behar dugu sasoia amaitu arte; ezin gara Europako finalerdia jokatu eta lokartu».Bestalde, Tolosak 19-27 irabazi zion Leicesterri, eta finala jokatuko du Staderen aurka, maiatzaren 22an, Edinburgon.
-
Finalak
Txapeldunak: Ingalaterrako taldeek bost irabazi dituzte.1995-96: Cardiff-Tolosa: 18-21
1996-97:Brive-Leicester: 28-9
1997-98: Brive-Bath: 18-19
1998-99:Ulster-Colomiers: 21-6
1999-00:Northampton-Munster: 9-8
2000-01: Stade-Leicester: 30-34
2001-02:Leicester-Munster: 15-9
2002-03:Tolosa-Perpinya: 22-17
2003-04:Wasps-Tolosa: 27-20.