ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA . Zeelanda Berria bikain, Australia justu

Biek lortu dute finalerdiak jokatzeko txartela, Hegoafrika eta Eskozia menderatuta; Zeelanda Berriak baliabide asko duela erakutsi du

2003ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Zeelanda Berriak Hegoafrika menderatzen jarraitzen du azken Hiru Nazioetako Torneoan bezala. Gainera, Munduko Kopan ukan duten elkarren aurkakoaren mendekua ere hartu zuten zeelandarrek, 1995eko finalean 15-12 irabazi zutelako Springbooksek eta 1999koan 22-18 hirugarren posturako lehian.

Melbourneko estadio estalian jokatu zuten lehen final-laurdenetako neurketa, atzo. Zeelanda Berriak joko irekia egin zuen eta zabalera jokatzeko joerarekin jardun zuen. Bere sormen osoa erakutsi zuen eta argia izan zen jokaldiak antolatu eta gauzatzeko orduan, abiaduraz. Horrek, agian, baloi argi batzuk galtzea eragin zion, batez ere, Howlett eta Muliaina jokalariei, elektrikoak baitira. Dohain horiek gutxi balira bezala, inprobisaziorako gaitasun aparta ukan zuten, mugikortasun harrigarria agertuta. Oro har, Hegoafrikak baino baliabide gehiago ukan zuten.Partidaren lehen 25 minutuko tartean All Blacksak ongi nagusitu ziren aitzinean, Marshall uztartze erdiak biziki mugiarazi zituelarik; partida handia egin zuen. Baloiaren jabetza ia osoa ukan zuten eta zelaiaren hartzean ere nagusi. MacDonaldek egin zuen lehen entsegua hagapean, Spencerrek 40 metroko korrikaldia egin ondoan baloia pasata (10-3, 17.m.). Hurrengo minutuetan jaurtiketen txanda heldu zen, eta Hegoafrikarentzat izan ziren hondarreko minutuak. Atsedenaldian, beraz: 13-6.Bigarren zatian zeelandarrek jarraitu zuten agintzen, eta 20. minutuan, Mealamu aztalkari bihurriak entsegu ikusgarria egin zuen, lehenik bi kontrario gainditu, eta gero beste bi, entsegu lerro parean (21-9; 60.m.). Hirugarren eta azken entsegua Rokocokok egin zuen, Spencerrek hanka artetik eginiko pasea baliatuta; harrigarria!

Australiak kolokan garaipena, 50 minutuan

Munduko txapeldunek zaleen kritikak entzuten jarraitu beharko dute, atzo ere aski joko arrunta egin zutelako; batez ere, lehen zatian (9-9). Oro har, erabat nagusitu ziren eskoziarrak eskasetan. Lehen zatian, zelaiaren jabe izan ziren eskoziarrak eta presioa egin zuten. Bigarren zatian logika nagusitu zen, eta australiarrek hiru entsegu egin zituzten.

australia 33

eskozia 16

Ikusleak: 45.412.

Atsedenaldian: 9-9.

Australia: Young, Cannon (Paul, 62), Darwin (Baxter, 65); Sharpe, Harrison; Smith (Cockbain, 41), Lyons, Waugh; Gregan (kapitaina) (Whitaker, 66), Larkham (Giteau, 54; Vickerman, 74); Tuqiri, Flatley, Mortlock, Sailor; Rogers (Roff, 60).

Eskozia: Smith, Bulloch (Russell, 73), Douglas (Mcllwham, 69); Hines, Grimes (Murray, 62); White (Petrie, 65), Taylor, Mather; Redpath (kapitaina), Paterson; Logan, Henderson, Townsend (McLaren, 76), Danielli; Metcalfe (Hinshelwood, 48).

Markagailua:Australia. Hiru entsegu: Mortlock (46 .m.), Gregan (59.m.), Lyons (64 .m.). Hiru entsegu transformaketa eta lau zigor kolpe (3., 22., 36. eta 51.m.): Flatley. Eskozia. Entsegu bat: Russell (80+1. m.). Bi zigor kolpe (12. eta 33. m.) eta Drop bat (37.m.): Paterson.

Epailea: Steve Walsh (Zeelanda Berria).

zeelanda berria 29

hegoafrika 9

Ikusleak: 40.734.

Atsedenaldian: 13-6.

Zeelanda Berria: Hewett (Meeuws, 50), Mealamu (Hammett, 74), Somerville; Jack (Thorn, 74), Williams; Thorne (kap.), Collins, McCaw (Holah, 74); Marshall (Devine, 78), Spencer; Rokocoko (Ralph, 80+1), Mauger (Carter (80+2), MacDonald, Howlett; Muliaina.

Hegoafrika: Bezuidenhout, Sint (Coetzee, 78), Rautenbach (Bands, 62); Botha, Matfield (Boome, 80+1); Krige (kao.), Smith, Rossouw (Burger, 64); Joss Van der Westhuizen (de Cock, 80+1), Hougaard (Koen, 78); Delport (Fourie, 41), Barry, Muller, Willemse; Jaco Van der Westhuizen.

Markagailua:Zeelanda Berria. Hiru entsegu: MacDonald (18.m.), Melamu (60.m.), Rokocoko (74.m.). Transformaketa bat (18.m.) eta hiru zigor kolpe (12., 36., 69.m.): MacDonald. Drop bat: Mauger (45.m.). Hegoafrika. Hiru zigor kolpe: Hougaard (14., 40+3., 51.m.).

Epailea: Tony Spreadbury (Ing.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.