ERRUGBIA. Zortzi urte ondoren

Bathek 97-98an irabazi zuen Heineken Kopa, Brive gaindituta. Geroztik final-laurdenetako kanporaketa bat jokatu du (2001-2002), eta larunbatean finalerdia jokatuko du Miarritzeren aurka

2006ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Miarritzek eta Ingalaterrako Bathek Europako Heineken kopako finalerdia jokatuko dute heldu den larunbatean, Donostiako Anoeta estadioan (16:00). Miarritzerentzat hirugarrena izango da erreskadan eta bigarrena Bathentzat.

Miarritzek 2003-2004 sasoian jokatu zuen lehen finalerdia Okzitaniako Tolosaren aurka, eta 11-19 galdu zuen, Bordelen. Iaz Frantziako Stade Françaiseren aurka jardun zuen, eta 20-17 galdu zuen, Parisen. Bathek, berriz, Paue Biarnoko taldea kanporatu zuen 1997-1998 sasoian. Gero finala irabazi zuen, Frantziako Brive menderatuta (19-18), Bordelen. Geroztik, ordea, aski eskasa izan da ingelesen arrakasta aurten arte.Euskaldunek eta ingelesek 2001-2002 sasoian jokatu zuten elkarren aurka Heineken Kopako sailkapen fasean, eta bietan Bath gailendu zen (6-14 eta 31-13). Orduko Miarritze eta Bath, eta, gaurko Miarritze eta Bath, ordea, erabat desberdinak dira. Miarritze askoz indartsuagoa da, eta iaz Frantziako Maila Nagusiko Liga irabazita, egungo Top 14ko sailkapenburu da Staderekin. Bath, berriz, zortzigarren da Ingalaterrako Ligan.Joan zen larunbatean Bristolen kontrako derbia jokatu zuen, eta 31-16 irabazi zuen. Oso gogotsu hartu zuten partida Bathekoek, bai ligan gora egiteko bai Heineken Kopako finalerdiari tingo eta indarrez ekiteko. Giro dotorea gertatu zen, eta Recreation Ground zelai zaharkitua leporaino bete zen. Zelai horren alboan izen bereko kriket zelaia dago, eta hantxe egin zituzten beroketak bi taldeek, zale askoren begi bistan.Zelaia Avon ibaiaren alboan dago, eta soilik harmail nagusiko zati bat du estalia. Hagen gibelean, berriz, babesle eta agintarientzako era zaharreko gunea. Handik partida ikusteaz gain, ederki asko har dezakete garagardoa.Partidaren lehen zatian bi entsegu egin zituzten Bathekoek eta 24-6 heldu ziren atsedenzldira. Bigarren zatiaren hastapenean hirugarrena egin zuen Feaunati samoarrak, eta aski erabakita utzi zuten garaipena; Bathentzat oso esanguratsua. Bigarren zatian Bristolek agindu zuen, baina ez zuen lortu etxekoen defentsa haustea. John Connolly da taldeko entrenatzailea, eta 61 urte ditu. Bathen jardun ondoren, beste hainbat taldetako entrenatzailea izan da, eta baita Ingalaterra, Gales, Eskozia eta irlandako jokalariek osatzen duten Lions taldekoa edre. Orain dela gutxi itzuli da bathera.Larunbatekoderbiaz mintzo zenpartidan amaituta: «Lehenengo zatian oso ongi jokatu dugu, baina atsedenaldiaren osteko lehen 10 minutuetan norabidea galdu dugu eta Bristoli partidan sartzeko aukera eman diogu. Atsedenean arreta galdu dute jokalariek, erlaxatu egin dira eta Premiership-ean ezin dugu halakorik egin. Partidan sartuta 80 minutu egin behar ditugu, Miarritzen aurka ez baitira aski izango60 minutu ».Heineken Kopak ez dirudi neurriz kanpoko giroa sorrarazi duenik hirian, ez zen ikusten horri buruzko ikur eta adierazgarririk bederen. Halere, Connolly ez zetorren bat horrekin: «Guretzat Heineken Kopa jokatzea Premiershipa jokatzea baino errazagoa dela uste dut. Gure ligan jokalari eta talde guztiok ongi ezagutzen dugu elkar, Europan, aldiz, ez gaituzte hain ongi ezagutzen. Horrek gure jokoa egiteko aukera handiagoa ematen digu».Miarritzeren kontrako partidak irrika berezia sorrarazi diola ere aitortu zuen: «Zoragarria izango da Donostiako finalerdia, 32.000 euskal jarraitzaile sutsuren aitzinean jokatzea. Presio handia izango dugu, baina guk gure jokoa nola garatu pentsatu behar dugu. Gakoa gure bost aurrelarien sasoia izango da, ditugun aukerak gauzatzeko ahalegin berezia egin behar dute». Miarritzi buruzko iritzia ematen ere ausartu zen, eta baita erespetu handia diola ere nabarmendu: «Badakigu oso talde sendoa dela. Tolosaren kontra jokatu zuten partidaren bideoa ikusi dugu. Fisikoki talde indartsua da eta erasoan zein defentsan orekatua. Goi mailako jokalariak ditu: Yachbilli, Traille..., baina bereziki Bidabe gustatzen zait. Oso partida ona jokatu zuen Tolosaren kontra».

Batheko Bory jokalariak oso ongi ezagutzen du Miarritze

Bath taldean bost nazionalitateko jokalariek dihardute: Ingalaterra, Samoa, Gales, Tonga eta Frantziakoak. Haiin justu, David Bory frantziarrak primeran ezagutzen du Miarritze eta Frantziako Liga Nagusia. 30 urte ditu, ezker hegalean aritzen da eta internazionala izan zen Frantziarekin. Toilosan, Clermonten eta Castresen jokatu zuen iaz Bathera joan aitzin. Orain dela gutxi, gainera, beste sasoi baterako luzatu du kontratua.

Clermonteko azken urte txarrak eta Castreseko esperientzia ahantzi eta beste zerbait berria ezagutu nahi zuelako jo zuela Bathera adierazi zuen, hiriko lehen kirola baita. Batheko zale eta jokalarien nola hartu zuten Miarritzeren aurkako finalerdia adierazi zuen: «Taldekideak oso gustura daude partida hori Donostian jokatuko delako. Gainera, Miarritze Top 14ko onena da eta kitzikagarria iruditu zaie».

-

Jakingarriak



Sorrera data: 1865.

Estadioa: The Recreation Ground (10.500 ikusle, gehienak eserita).

Babesle nagusia: Blackthorne (sagardo marka).

Lehendakaria: Bob Calleja.

Zuzendari teknikoa: Jon Allen.

Entrenatzailea: John Connolly.

Kapitaina: Steve Borthwick.

Jokalari historikoak: Abebayo, Ojomoh, Guscott, Hilton, Preston, De Glanville.

Egungo jokalari aipagarriak: Grewcock, Borthwick, Finau, Bory, Andy Williams, Stephenson, Loader, Feaunati.

Palmaresa Keineken Kopan: Txapel bat (97-98) eta bi final-laurden (96-97 eta 01-02)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.