«Azken kilometroetan tropeletik irteten saiatu naiz, baina ni ez naiz esprinterra, eta, ahal izan dudan bezainbeste eutsi diodan arren, ezinezkoa izan da.Atzekoak oso bizkor zetozen, hau beste maila bat da».
Alex Aranburu Caja Ruraleko txirrindularia
«Oso goiz jo dut erasoa esprintean, baina pozik nago azkenean emaitza ona izan delako. Talde mailako gure helburuak beste batzuk dira, baina Itzulian irabazteko moduko nuen egun bakarra hau zen. Taldekideek lagundu egin naute, ez naiz une bakar batez ere bakarrik sentitu».
Jay McCarthy Borako txirrindularia
«World Tourreko taldeekin lehiatzeko maila dugula erakusten ari gara. Mundu guztiak ikusi du. Sanz bosgarren iritsi da, kokapena izan da bere arazoa, eta horregatik bere amorrua. Etapa guztietan aurpegia eman dugu, eta jendearen babesa nabaritzen ari gara. Oso pozik gaude».
Jon Odriozola Euskadi-Muriaseko kirol zuzendaria
Esanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu