mendia

Eskalatzen ari zela hil da irundar bat Eskozian

Carlos las Heras joan den asteburuan hil zen, Cairgorms mendikatean.

2013ko azaroaren 14a
14:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

Fingers Ridge mendia eskalatzen ari zen Las Heras, bakarrik. Igandean, 10:30 inguruan jaso zuten larrialdietako zerbitzuek deia, eta Polizia eta erreskate helikoptero bat joan ziren haraino. Raigmore ospitalera eraman zuten, baina han hil zen. Poliziaren arabera, "larri eraman zuten ospitalera, baina zauriek eragindako mina ezin izan zuen gainditu. Ospitalera iristerakoan hil zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.