Herrialde Katalanetan ari dira entrenatzen Euskaltel-Euskadiko 21 txirrindulari, Vila Joiosan (Alacant) ostatu hartuta. Arduradunek entrenamenduetarako hiru multzotan banatzen dituzte: talde bat Italiako Girora joango dena da, eta, kasu, taldekako erlojupekoa prestatzen ari dira, Samuel Sanchez buru zutela; beste multzo bat entrenamendu gogorrak ari da egiten —Igor Anton, Romain Sicard, Mikel Nieve...—, eta beste talde bat abiadura saioak egiten ari da.
Iñigo Mujika prestatzaileak atzo iluntzerako zehaztu zuen jada zein entrenamendu mota egingo duten. Une batean hiru multzoak elkartu eta esprintak bideratzea da gaurko helburuetako bat. BERRIA Herrialde Katalanetan da, eta atzo goizeko entrenamendua Gerrikagoitia eta Galdeanoren autotik jarraitu zuen.