SASKIBALOIA

Estali dute Buesa Arena

Gaur jarri diote berritze lanak jarraitzeko falta zuen sabaia, lau ordu iraun duen maniobrarekin. Orain 6.500 lagun gehiagok ikusi ahal izango dituzte Caja Laboral taldearen partidak.

2011ko abuztuaren 3a
16:39
Entzun

Gaur jarri diote sabaia Gasteizen Fernando Buesa Arenari, lau ordu iraun duen maniobra batean. Izan ere, 220 tonako sabaia altxatu behar izan dute 120 metroko altuera eta 60 metroko zabalera dituen garabi batekin.

Lana hainbat egunez atzeratu da, haizete eta euri iragarpenengatik, arriskutsua baitzen lana egoera horretan egitea.

Handitzeko obren zati bat izan da sabaia, eta zaharrarekiko desberdintasun nagusia pabilioian 9.700 eserleku zeuden tokian orain 15.200 egongo direla da —6.500 gehiago—. Horrez gain, estruktura berria 40 tonako pisua eusteko gai da. Baskonia Caja Laboral saskibaloi taldeak jokatzen du han.

Pieza jartzen ikustera joan dira Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia eta Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura aholkulariordea.

Lehengo sabai kupula uztailaren 18an kendu zuten, 5.600 metro koadro zituena eta 80 metroko diametroa zuena.

Berritze lanak ekainerako bukatzeko asmoa dute, eta guztira 30 milioi euroko gastua aurreikusten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.