Esteroideak topatu dituzte Pixalnikovaren odolean
ATLETISMOA. Daria Pixalnikovari, Londresko Olinpiar Jokoetan disko jaurtiketan zilarrezko domina irabazi zuen atleta errusiarrari bizitza guztiko zigorra ezar diezaioke bere herrialdeko federazioak, odol analisi batean esteroideak atzeman baitizkiote. Pixalnikova lehen ere egon zen zigortuta dopinagatik. Errusiarrak ere Londresko domina gal dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu