Errugbian, ez dira gauzak nahi bezala hasi Igor Genua, Ignacio Martin eta Pablo Feijoorentzat, Espainiak 24-0 galdu baitu ligaxkako lehen partidan Hego Afrikaren aurka. Hiru euskal kirolariek jokatu dute hasieratik.
Ez zirudien Australia aurkari errazagoa izan behar zenik, baina hobeto aritu dira haren aurrean. Atsedenaldira oso estu heldu dira markagailuan (14-12), baina bigarren zatian gehiago izan dira australiarrak, eta bi entsegu egin dituzte. Azkenean, 26-12 irabazi du Australiako selekzioak. Bi partidak galduta, multzoko azkena da Espainiako selekzioa. Asteazken arratsaldean (16:00) jokatuko du hirugarren partida, Frantziako selekzioarekin.
Vincent Iñigok, berriz, hobeto ekin dio lehiaketari. 14-31 irabazi dio Frantziako selekzioarekin Australiari, eta Baionarrak bi puntu egin ditu. Hego Afrikaren aurrean, ordea, 26-0 galdu du Iñigoren taldeak, eta hirugarren postuan dago multzoan. Aurrera egin lezake asteazkenean irabaziz gero.