SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako multzoen faseko lehen itzuliko azken partida jokatuko du gaur Malosten (20:00, ETB4). Espainiako Ohorezko Mailanaurkari duen talde bat izango du aurrez aurre: Estudiantes. Venezia sendo dago lehen postuan, eta bigarrenari begira partida garrantzitsua da gaurkoa. Orain arte bi partidajokatu dituzte biek, eta bat irabazi egin dute, eta bestea galdu. Puntuen aldea zaintzea ere komeni zaie gernikarrei, sailkapenari begira erabakigarria izan baitaiteke azkenerako. Larunbatean berriz neurtuko dituzte indarrak, oraingo honetan ligan.
Norgehiagoka bizia eta lehiatua espero da. Izan ere, bi taldeek zuzeneko jokoa egin ohi dute erasoan. Kontraerasoa dute indargune nagusia. Bestalde, defentsan oldarkortasuna dute ezaugarri nagusi. Hiru neurketa erreskadan galdu ostean, Gernikak irabazi egin zuen larunbatean. Fitxatu berriak egokitu ahala, taldeak jaurtiketan eta errebotean hobetu du, eta gaur segida eman nahi dio horri.
Estudiantes hartuko du gaur Gernikak Europan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu