Brasilgo Munduko Kopa. Irudia. Santiago
Eta Txile sailkatu izan balitz, zer egingo lukete?
Txile Munduko Kopatik kanpo geratu zen joan zen larunbatean, Brasilen aurka penaltietan galdu ondoren. Txileko jarraitzaileei, ordea, berdin izan zaie, eta ia-ia titulua irabazi izan balute bezala hartu dituzte euren selekzioko jokalari eta entrenatzaileak Brasildik itzulita. Atzo, adibidez, milaka lagun bildu ziren Santiago hiriburuan, Monedako jauregi aurreko plazan. Hara iritsi arteko bidean ere milaka lagun izan zituzten ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu