«Etxekoak bai, baina lehiakorrak izan daitezela. Funtsezkoa da hori»

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2016ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eliteko euskal kirolean: futbola, txirrindularitza... harrobia lehentasun bat da. Gizonezkoen saskibaloi taldeetan, berriz, ez daapustu hori egin. Zergatik?

Izan daiteke, baina egingo da. Bilbo Basketek harrobia mugituko du. Apustua egitea da kontua, eta orain Borja Mendia dugu, eta jokatzen ari den minutu kopurua kontuan hartzekoa da. Aurrekoan ikusi nituen Borja Mendia eta Dusko Savanovic parez pare. Savanovic 1,2 milioi euro irabazten.Mendia, berriz, garraioa eta bere gastuentzat, eta Mendiak gaina hartu zion Munichen eta Bilbon. Hau gerta daiteke, baina gogorra da, ikasketak utzi behar dira, edo, Mendiak egiten duen bezala, uztartu —fisioterapia ikasten ari da—. Bost urtean bizpahiru Mendiak egon behar dute lehen taldean; hori bai, ez da erraza izango. Gauza bat argi, baina: etorriko direnek Mendiaren izaera izan behar dute. Mendiak ez du hemen jokatzen bizkaitarra delako, adorea duelako baizik. Ni jasaten nau, eta sinetsidazu, exijentzia oso handia da.

Zaleak etxeko jokalariak eskatzen al ditu?

Harrobi taldeetan gauza bat pasatu ohi da, eta ni Joventuten egon naiz, han bai harrobia. Nire bigarren urtean, harrobiko sei jokalari jarri nituen. Fitxatzeko aukera zegoen, baina nik horiek nahi nituen: Jelinek, Eyenga, Franch, Norel, Tomas... Ez ziren Ricky Rubio, baina bai garrantzitsuak. Lehen itzulia laugarren postuan bukatu ondoren, bigarrenean sei partida galdu genituen jarraian, eta jendea txistuka hasi zen, eta entrenatzailea, kalera. Jendeak irabazi egin nahi du, ez harrobia, irabazi baizik. Orain beste talde bat dago ACBn, harrobiko jokalari askorekin dabilena [Estudiantesi buruz mintzo da], eta entrenatzailea bota egin dute.

Nora noan? Gene lehiakorra funtsezkoa da, etxeko jokalariak bai, baina lehiakorrak izan daitezela. Nik ez dakit Mendia bizkaitarra edo euskal herritarra den, zorionez, hala da, eta pistara irteten denean jendea erotu egiten da, baina bere onena ematen du. Eta asko jasaten nau, eta bere hezkuntzan ere bai. Mendiak, gainera, eredugarri izan behar du, pista barruan nahiz kanpoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.