Kirola

Europako Eskalada Txapelketako finalerako sailkatu da Patxi Usobiaga

Eibartarra da titulua eskuratzeko faboritoetako bat. Munduko Txapelketa bitan irabazi du, baina Europakoak ihes egin dio orain arte. 20:30ean jokatuko da finala, Paris-Bercyn.

Berria.info
2008ko urriaren 18a
20:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Usobiaga eskalatzailea (Eibar, Gipuzkoa, 1980) Paris-Bercyn jokatzen ari den Europako Eskalada Txapelketako finalean sartu da. Hain zuzen ere, gaur arratsean, 20:30ean, jokatu da finala, eta eibartarra da irabazteko faboritoetako bat.

Ibilbide luze eta oparoa egin du Usobiagak eskaladan, eta, besteak beste, Munduko txapela jantzi du birritan. Europakoa, ordea, ez du eskuratu oraindik, eta gaur izango du aukera.

Informazio gehiago Patxi Usobiagaren webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.