Euskadi eta Maroko bihar eta etzi ariko dira elkarren aurka

Aurreneko norgehiagoka Oñatin jokatuko dute, 18:30ean, eta bigarrena, Lezon, 20:00etan

Erik Balentziaga, jaurtitzen, iaz, Tunisiaren aurka. EUSKADIKO ESKUBALOI FEDERAZIOA.
2017ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Euskadiko eta Marokoko gizonezkoen selekzioak elkarren aurka jokatuko dute bihar eta etzi. Bihar, Oñatiko Zubikoa kiroldegian ariko dira, 18:30ean hasita. Etzi, berriz, Lezoko Bekoerrota kiroldegian arituko dira, 20:00etan.

Aitor Etxaburu Bidasoako, Anaitasunako eta Bera Berako entrenatzaile izandakoa da Euskadiko selekzioko hautatzailea, eta Aitor Uribitarte eta Unai Arrieta izango ditu laguntzaile. Etxaburuk emana du deialdiaren berri, eta hamazazpi jokalari daude. Hiru bakarrik ari dira maila nagusian: Kauldi Odriozola eta Iñaki Cavero Bidasoa-Irunen, eta Erik Balentziaga Helvetia Anaitasunan. Hauek dira beste hamalau jokalariak: Zarautzetik, Mikel Martinez, Eneko Goenaga, Xabat Olaizola, Oihan Balentziaga eta Paulo Ostolaza; Tolosatik, Daniel Mendinueta, Iker Ortiz eta Aitor Ibarguren; Trapagaranetik, Lander Borda, Jon Ortuondo eta Ignacio Suarez; Ereintzatik, Koldo Jauregi; Munttarpetik, Ioritz Goikoetxea; eta Alcobendasetik, Asier Nieto.

Euskadiko selekzioak Gabonetan jokatu zuen iaz ere, Tunisiaren aurka, eta bi neurketak galdu zituen: 25-28 Barakaldon, eta 21-24 Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.