Modu ezin hobean ari da parte hartzen Euskadi Murias bere lehen hiru asteko itzulian: Espainiako Vueltan. Lan hori biribiltzeko garaipen handia lortu du Oscar Rodriguez burlatarrak, La Camperonan irabazita. Ia hasieratik 32 laguneko ihesaldia osatu da. Bertan ziren, besteak beste, Majka, Mollema, Henao, Gorka Izagirre, Prades, Erviti, Zakarin, De Gendt, Armeee. Jesus Herrada liderra ihesaldian sartzen ahalegindu da.
Ia hiru minutuko aldearekin pasatu dira Camperona mendatetik. Azken hiru kilometroetan Bora aritu da tiratzen. Baina azkenean Majka izan da eraso egin duena. Haren atzetik irten dira Teuns eta Oscar Rodriguez. Atarrabikoa indartsu zegoen, eta atzean utzi ditu beste bi iheskideak. Sari handia da Rodriguezentzat. Izan ere, aurreko denboraldian lesio zaila izan zuen, eta ez zen ziurra txirrindularitzan jarraitzeko aukera izango zuen.
Jesus Herradak lider jarraitzen du. Faboritoen artean Yates eta Quintana izan dira ondoen sailkatu direnak. Zazpi segundora ailegatu dira. Gainontzekoek 30 segundo inguru galdu dituzte. Bihar mendiko beste etapa bat korrituko da. Les Praeresen izango du amaiera.